BÁDMINTON Hace 6 años

4 podium Oviedoko Masterrean

4 podium Oviedoko Masterrean

Joandako asteburuan lehiatua izan zen Oviedoko 8 izarreko Masterra, azkena Espainiako Txapelketak hasi baino lehen. Guztira, ia estatuko lurralde guztietatik etorritako 156 kirolarik parte hartu dute.

Haien artean, 6 jokalarik ordezkatu zuten Nafarroa:

-13 urtez azpiko kategoria: Lizarra BT-ko Paula Fernández,  Leire De Antonio, Eider Yanqing Peláez eta Paula Echarri eta Belmecher BT-ko Nerea Eraso. 

- 17 urtez azpiko kategoria: Amaia Torralba (Belmecher BT).

Nerea Erasok eta Amaia Torralbak emaitzarik onenak lortu zituzten txapeldunorde eta 3. postu bina lortuz.

13 utez azPikoen lehian, Nerea Eraso txapeldunorde izan zen Binakako Mistoko lehiaketan eta hirugarren Banakako txapelketan. Amaia Torralba txapeldun orde Banakako torneoan eta hirugarren Emakumezko Binakako modalitatean.