BÁDMINTON Hace 6 años

Kirol Jokoetako Finalak

Kirol Jokoetako Finalak

Nafarroako Badminton Kirol Jokoetako finalak lehiatuak izan ziren joandado larunbatean, apirilak 27, Lizarreria kiroldegian. Bertan Lizarra, Azpilagaña eta Belmecher taldeetako kideak aritu ziren 11 urtez azpiko, 13 urtez azpiko eta 16 urtez azpiko kategorietan.

Belmecher Badminton Taldeko kirolariek 8 podium lortu zituzten 5 aldiz erdiko tokira iritsiz. Guztira 18 podium izan ziren, Azpilagaña BT-k bigarren posizioan amaitu zuen 6 sarirekin eta Lizarra BT hirugarren izan en 4rekin.

Izen propioen artean merezi du Blanca Cantonen izena azpimarratzea 11 urtez azpiko kategorian. Belmecher taldeko raketistak garaipen bikoitza lortu zuen emakumezkoen banakako lehian eta binakakoan irabazten Irati Sadaba lehiakiderekin.

Nafarroako Kirol Jokoetako finala ospatu baino lehen, zazpi jardunaldi gauzatu ziren. Banakako modalitateko 4 Lizarran izan ziren eta binakako modalitateko hiru Iruñean

Guztira, 134 kirolarik parte hartu dute. 56k 11 urtez azpiko kategorian, 53k 13 urtez azpikoan eta 25k 15 urtez azpikoan. Esandako badminton taldeetako kideak eta Remontival, Santa Ana eta Los Arcos ikastetxeetakoak izan dira. 

 

Emaitza osoak

 

• 11 urtez azpiko kategoria:

Emakumezkoen banakako lehiaketako 1. sailkatua: Blanca Cantón (Belmecher BT)

Emakumezkoen banakako lehiaketako 2. sailkatua: Irati Sádaba (Belmecher BT)

Gizonezkoen banakako lehiaketako1. sailkatua: Iñigo Jiménez (Azpilagaña BT)

Gizonezkoen banakako lehiaketako 2. sailkatua: Mikel Mtnez de Estivariz (Lizarra BT)

Binakako lehiaketako 1. sailkatua: Blanca Cantón/Irati Sádaba (Belmecher BT) 

Binakako lehiaketako 2. sailkatua: Mikel Mtnez de Estivariz/Aimar Garín (Lizarra BT) 

 

• 13 urtez azpiko kategoria:

Emakumezkoen banakako lehiaketako 1. sailkatua: Nerea Eraso (Belmecher BT)

Emakumezkoen banakako lehiaketako 2. sailkatua: Paula Echarri (Lizarra BT)

Gizonezkoen banakako lehiaketako 1. sailkatua: Asier Delgado (Azpilagaña BT)

Gizonezkoen banakako lehiaketako 2. sailkatua: Ander Pascucci (Azpilagaña BT) 

Binakako lehiaketako 1. sailkatua: Daniel Jimenez/Aitor San Martín (Azpilagaña BT)

Binakako lehiaketako 2. sailkatua: Paula Fernández/Leire de Antonio (Lizarra BT) 

 

• 15 urtez azpiko kategoria: 

Emakumezkoen banakako lehiaketako 1. sailkatua: Amaia Torralba (Belmecher BT) 

Emakumezkoen banakako lehiaketako 2. sailkatua: Iranzu Pacheco (Belmecher BT) 

Gizonezkoen banakako lehiaketako 1. sailkatua: Aarón Leoné (Belmecher BT)

Gizonezkoen banakako lehiaketako 2. sailkatua: Daniel Antoñanzas (Belmecher BT)

Binakako lehiaketako 1. sailkatua: Amaia San Martín/Ainhoa Larraya (Azpilagaña BT) 

Binakako lehiaketako 2. sailkatua: Iñaki Fernández/Marcos Bernad (Azpilagaña BT)

📸 Más imágenes