Joandako asteburuan Azpilagaña BT-ko 5 kidek parte hartu zuten Toledon izandako Lurralde Arteko SBC (Se Busca Campeón) Kontzentrazioan Aragoiko, Extremadurako, Gaztela-Mantxako eta Kataluniako jokalariekin batera. Ainhoa Larrayak, Asier Delgadok, Daniel Jiménezek eta Aitor San Martínek espedizio nafarra osatu zuten.
Entrenatzeaz gain, kolpeetako teknikaren azterketa izan zuten eta kontzentrazioaren azken egunean diplomak eta grips jaso zituzten.
Azpimarratu ahal da Daniel Jiménezek grip gorria lortu zuenez kontzentrazio nazionalaren ateak ireki zaizkiola. Beste taldekideek grip moreduna jaso zuten.
Solaresko eta Medina del Campoko torneoak
Orain duela gutxi lehiatuak izan ziren Solaresko eta Medina del Campoko Torneoak non Belmecher BT-ko kideek lan ona egin zuten zilarrezko domina pare bat irabaziz.
Medina del Campo Masterrean Nerea Erasok eta Javier Barriosek domina lortu zuten 13 urtez azpiko binakako mistoan eta Marta Bujandak eta Carla Canterok berdina egin zuten Solaresko Sailkapen-Torneoko 15 urtez azpiko binakako emakumezkoen lehian.