Bi domina Granollersko Masterrean
Lizarrako Belmecher Badminton Taldeko kide Amaia Torralbak parte hartu zuen joandako asteburuan, hilak 23 eta 24, Bartzelonako Granollers herrian izandako 15 eta 19 urtez azpiko kategorietako Gazteen Masterrean.
El fin de semana del 23 y 24 de marzo tuvo lugar el Máster Jóvenes Sub 15 y Sub 19 celebrado en la localidad barcelonesa de Granollers, en el que participó una deportista navarra del Plan de Perfeccionamiento de la Federación Navarra de Badminton: Amaia Torralba, del CB Belmecher de Estella.
Nafarroako Badminton Federazioko Hobetze programako raketista hirugarren izan zen 15 urtez azpiko kategoriako banakako lehiaketan eta txapeldunorde Marta González (Granollers BT) bikotekidearekin emakumezkoen binakako kategorian.
Rankingerako baliozko Lurralde Txapelketa Lizarran
Lizarra Badminton Taldeak rankingerako balio izan zuen lurralde txapelketa antolatu zuen joandako larunbatean, hilak 23, Lizarreria Kiroldegian. Nafarroako raketista onenetariko gehienek parte hartu zuten 13 eta 17 urtez azpiko eta senior kategorietan.
Bereziki aipagarria da Azpilagaña BT-ren emanaldia podiumera sortzi aldiz igo zelako. Horietariko erdia, txapelduna izanda. Beste bi talde nafarrek ere lan ona egin zuten. Hain zuzen ere, Lizarra BT-k eta Belmecher BT-k hiru podium lortu zituzten.
Emaitzak
13 Urtez Azpiko Kategoria:
• Ainhoa Larraya (Azpilagaña BT) 1.a Emakumezkoen Banakako Lehiaketan.
• Paula Fernandez (Lizarra BT) 2.a Emakumezkoen Banakako Lehiaketan.
• Aitor San Martín (Azpilagaña BT) 1.a Gizonezkoen Banakako Lehiaketan.
• Asier Delgado (Azpilagaña BT) 2.a Gizonezkoen Banakako Lehiaketan.
• Aitor San Martín/Daniel Jimenez (Azpilagaña BT) 1.a Gizonezkoen Binakako Lehiaketan.
• Paula Fernandez/Leire de Antonio (Lizarra BT) 1.a Emakumezkoen Binakako Lehiaketan.
• Paula Echarri/Eider Pelaez (Lizarra BT) 2.a Emakumezkoen Binakako Lehiaketan.
• Asier Delgado/Ainhoa Larraya (Azpilagaña BT) 1.a Binakako Lehiaketa Mistoan.
• Ander Pascucci/Maider Fernández (Azpilagaña BT) 2.a Binakako Lehiaketa Mistoan.
17 Urtez Azpiko Kategoria:
• Amaia San Martín (Azpilagaña BT) 1.a Emakumezkoen Banakako Lehiaketan.
• Marta Bujanda (Belmecher BT) 2.a Emakumezkoen Banakako Lehiaketan.
• Carlos Sanz de Acedo (Belmecher BT) 1.a Gizonezkoen Banakako Lehiaketan.
• Daniel Antoñanzas/Marta Bujanda (Belmecher BT) 1.a Binakako Lehiaketa Mistoan.
• Iñigo Echarri (Lizarra BT)/Amaia San Martín (Azpilagaña BT) 2.a Binakako Lehiaketa Mistoan.