Master Absolutua eta 11 Urtez Azpiko Txapelketa lehiatua izan zen joandako asteburuan Lizarreria Kiroldegian. Bertan, Estatu osotik etorritako 113 jokalarik parte hartu zuten. Horietariko 25 nafarrak ziren: Lizarra BT-ko 18, Belmecher BT-ko 6 eta Azpilagaña BT-ko 1.
Blanca Canton izan zen urruneraino iritsi zena. Multoetako fasean partidu guztiak irabazi zituen eta fase finaleko final edietara ailegatu zen. Finalerako norgehiagokan, Burgos BT-ko Patricia Peña gainditu zuen lehia handiko dueluan eta zilarrezko domina ziurtatu zuen.
Hala ere, Valonsadero Klubako kide Carmen Carroren kontrako finalean, soriarrak bere jokua inposatu zuen (2-0) eta Blanca Cantonek bigarren postu txalogarri lortu zuen.
Absolutu kategoriako raketisten lehian Pablo Abianek ezin izan zuen jokatu lesio batengatik. Hala ere, jokalari olinpikoa instalazioetan egon zen txikiei autografoak sinatzen eta haiekin argazkiak ateratzen.