Master Txapelketa Nazional Absolutoa eta 11 urtez azpiko kategoriakoa lehiatua izango da Lizarrako Lizarreria Kiroldegian larunbat eta igande honetan, hilak 16 eta 17. Bertan Estatuko jokalari onenetariko batzuek parte hartuko dute. Pablo Abián calatayudtar olinpikoa, besteak beste.