Joan zen larunbatean, hilak 9, Alfajarinen lehiatua izan zen ranking-erako balio zuen Torneoa 11, 13, 15, 17 eta 19 urtez azpiko kategorietan. Bertan 9 nafarrek parte hartu zuten, Belmecher taldeko 4 kide eta Azpilagaña taldeko 5.
Guztiek lan ona sinatu zuten 9 podium lortuz:
13 urtez azpiko kategoria
• Ainhoa Larraya (Azpilagaña): Txapeldun emakumezkoen banakako lehian eta bigarren Asier Delgado taldekidearekin binakako mistoan.
• Nerea Eraso: Txaepldunorde emakumezkoen banakako lehian eta txapeldun binakako mistoan
• Aitor San Martín eta Daniel Jiménez (Azpilagaña): Txapeldunordeak gizonezkoen binakako lehiaketan.
15 urtez azpiko kategoria
• Aarón Leoné (Belmecher): Txapeldun binakako mistoan.
17 urtez azpiko kategoria
• Carlos Sanz de Acedo (Belmecher): Txapeldun gizonezkoen banakako txapelketan.
19 urtez azpiko kategoria
• Carlos Sanz De Acedo (Belmecher): Txapeldun gizonezkoen binakako txapelketan.
• Alba Larrión (Belmecher): Txaepldunorde binakako mistoan.