BÁDMINTON Hace 7 años

Belmecher Badminton Taldea Euskal Ligako txapelduna

Belmecher Badminton Taldea Euskal Ligako txapelduna

Gasteizko Aranalde Kiroldegia izan zen Euskal Ligako azken jardunaldiaren eszenatokia joan zen larunbatean, hilak 9. Nafarroak lau talde ordezkari izan zituen: Lizarra BT-eko bina, eta Azpilagaña y Belmecher taldeetako bana.

Belmecher zuzen sailkatu zen final erdietarako aurreko jardunaldietan lan bikaina egiteagatik. Finalaren aurreko dueluan zaila izan zuen Aldapeta donostiarraren aurka 2-0 galtzen hasi baitzen. Hala ere, nafarrek buelta eman zioten markagailuari azkenik 3-2 irabazteko. Gero finalean Aronova gasteiztarrari gailendu zion 3-1.

David Ganuza, Puy Iriberri, Ander Cubillas eta Amaia Torralba raketistek talde txapelduna osatu zuten.

Beste ordezkari nafarrek ez zuten zorte berdinik izan eta Gasteizen lehiakatu zuten 5.postutatik 10.era borrokatzeko. Azpilagaña BT-k 6. postu bikaina lortu zuen. Bestalde, Lizarra C 9. izan zen eta Lizarra B, 10.a.

 

Sailkapen finala:

1. Belmecher BT

2. Aronova BT (Gasteiz)

3. Aldapeta BT (Donostia)

4. Bilbobad BT (Bizkaia)

5. Gurea KBT (Gasteiz)

6. Azpilagaña BT (Iruña)

7. Sarea BT (Donostia)

8. Lizarra "C" BT

9. Lizarra "B" BT

10. Getxobad (Getxo)

📸 Más imágenes