BÁDMINTON Hace 7 años

Nafarroak lau podium lortu zuen Gasteizen

Nafarroak lau podium lortu zuen Gasteizen

Joan zen igandean Gasteizko Aranalde Kiroldegian lehiatua izan zen 15 eta 19 urtez azpiko kategorietako Lurralde Torneoa. Ranking nazionalerako balio zuen eta zortzi raketista nafarrek parte hartu zuten. Guztira lau aldiz igo ziren podiumera. 

 

15 urtez azpiko kategoria:

Ainhoa Larraya (Azpilagaña BT) eta Ane Baigorri (Just Badminton): Emakumezko binakako txapelketako txapeldunak.

Maider Fernández (Azpilagaña BT) eta Amaia San Martín (Azpilagaña BT): Emakumezko binakako txapelketako txapeldunordeak.

Asier Delgado (Azpilagaña BT) eta Francis Lei (Just Badminton): Gizonezko binakako txapelketako txapeldunordeak.

19 urtez azpiko kategoria:

Amaia Torralba (Belmecher BT): Emakumezko banakako txapelketako txapelduna.

📸 Más imágenes