BÁDMINTON Hace 7 años

Nafarroako Kirol Jokoetako banakako modalitateko 6. jardunaldia

Nafarroako Kirol Jokoetako banakako modalitateko 6. jardunaldia

Nafarroako Kirol Jokoetako banakako modalitateko 6. jardunaldia lehiatua izan zen joandako larunbatean, hilak 16, Lizarreria Kiroldegian. Bertan, Azpilagaña, Belmecher eta Lizarra Badminton Taldeetako 90 raketistek parte hartu zuten 11, 13 eta 15 urtez azpiko kategorietan.

 

Modu berean, jardunaldiak bitxikeri bat izan zuen Nerea Eraso-ren (Belmecher BT) eta Paula Echarri-ren (Lizarra BT) arteko 13 urtez azpiko finala atzeratu behar izan zelako. Jardunaldia hainbeste luzatu zen, non bien arteko finalak kointziditu zuen programatuta zegoen saskibaloi partidu batekin. Datorren ostegunean jokatuko dute norgehiagoka biek agenda libre dutelako.

 

Beste bi kategorietako lehiaketa osoak bai lehiatu ziren. 11 urtez azpiko kategorian Blanca Cantón-ek (Belmecher BT) Irati Sádaba-ri gailendu zion, eta 15 urtez azpikoen txapelketan Amaia Torralbak Aaron Leoné-k garaitu zuen (biak Belmecher BT-ko kideak dira).

 

📸 Más imágenes