Joan zen asteburuan Lehenengo Maila Nazionaleko azken jardunaldia lehiatua izan zen Pontevedran. Emozio handiko jardunaldia izan zen jaisteko promozio postu bat zehaztu gabe zegoelako, 5 taldek lortu ahal zutelako matematikoki eta elkarren kontrako partiduak zeudelako.
Nafar taldeak norgehiagoka bat bakarrik irabazi behar zuen edota Ibizak BT-k hiru partiduak ez irabazi zezan. Palmaren kontra izandako lehenengo duelua (biek puntu berdinak zituzten) tentsio handikoa izan zen irabazleak maila mantenduko lukela matematikoki. Balearrek 6-1 irabazi zuten eta lizartarrek itxoin behar zuten maila mantentzeko.
Albiste ona ondoko pistatik iritsi zen Oviedok Ibiza 6-1 ere irabazi zuelako. Emaitza honek Lizarra Badminton Taldea Lehenengo Maila Nazionalean mantentzen du urte bat gehaigo. Gauzak horrela, Valladolideko Unibertsitatearen eta Ravachol Pontevedraren kontra izandako porrotek ez zuten min handirik egin helburua lortuta zegoelako.
Lizartarrak 12. posizioan amaitu dira, bederatzigarrenen puntu berdinekin, eta jaisteko promozio postuetatik hiru puntura.
Azken jardunaldi honetan parte hartu zuten kirolariak: Ana Montoya, Laura Montoya, María Martínez, Naia Daza, Andoni Azurmendi, David Manzano, David Gómez de Segura eta Roberto Ruiz de Larramendi.