Joan zen asteburuan nafarrek parte hartu zuten LLeidan eta Solaresen izandako eta ranking-erako balio zuten txapelketetan.
Solaresekoa 13 urtez azpiko, 17 urtez azpiko eta absolutu kategorietako kirolariei zuzenduta zegoen eta gure kirolariak podiumera igo ziren bost aldiz.
13 urtez azpikoen lehian, Nerea Erasok (Belmecher BT) garaipen bikoitza sinatu zuen. Alde batetik, banakako lehiaketan eta bestetik, binakako mistoan Soria CS24 taldeko Javier Barrios bikotekidearekin.
17 urtez azpiko kategorian, Amaia TorralbaK (Belmecher BT) banakako lehiaketa irabazi zuen eta Puy Iriberrik (Independentea) ere garaipen bikoitza protagonizatu zuen absolutu kategorian banakakoa eta emakumezko binakakoa irabaziz. Azken hau Palencia BT-ko Beatriz Ariasekin.
Bi garaipen gehiago Lleidan
Igandean, hilak 3, Lleidan izandako txapelketak ranking-erako balio zuen eta 11, 13 eta 15 urtez azpiko kategorietako raketistei zuzenduta zegoen. Bertan, parte hartu zuten bi nafarrek (biak Azpilagaña BT-ko kideak) garaipena lortu zuten. Íñigo Jiménez 11 urtez azpiko kirolaririk onena izan zen, eta bere anaia Daniel, 13 urtez azpikoa.