BÁDMINTON Hace 7 años

CB Estella taldearen emaitza ezin hobeak Lehen Maila Nazionaleko Ligan

CB Estella taldearen emaitza ezin hobeak Lehen Maila Nazionaleko Ligan

Club de Bádminton Estella taldeko jokalariek Asturiaseko Gijon hirira mugitu ziren Lehen Maila Nazionaleko Ligaren laugarren eta azken aurreko den jardunaldia jokatzeko.

 

Eguna C.B Aspe de Alicante taldearen kontrako partidarekin hasi zen. Lizarrakoak 6-1 puntuko emaitza erosoarekin bukatu zuten.

 

Larunbateko arratsaldean C.B Ibiza taldearen kontrako partida jokatu zuten. Aurretik lehiarik zailena antzematen zen haren kide Txapelketa Nazionaletan parte hartzen duten jokalari trebeak baititu, baina azkenean Lizarrakoentzat izan zen garaipena 4/3 ematiza lortuz.

 

Igandean asteburuko azken partida jokatu zen Jorge Guillen de Málaga taldearen kontra. Honetan ere 5 eta 2ko garaipena lortu zuten.

 

Lortutako ematiza ezin hobe hauekin, Club Bádminton Estella 9. postua lortu du sailkapenean beheko postuak 9 punturekin urrunduz. Otsailaren 2an eta 3an Pontevedran fase erregularreko azken jardunaldia ospatuko da, zeinetan jokatu beharreko 3 partidetatik bat irabaztearekin matematikoki helburua lortuko da.

 

Taldea honako hauek osatu zuten: Laura Montoya, Ana Montoya, María Martínez, Roberto Ruiz de Larramendi, David Gómez de Segura eta David Manzano.