Pasa den asteburuan Cantabriako Liencres herrian 13 eta 17 Urtez Azpiko Máster txapelketa ospatu zen. Bertan nafarroako 11 jokalarik parte hartu zuten hiru domina irabaziz.
13 Urtez Azpiko mailan, Nerea Eraso CB Belchemer taldeko jokalariak, CB Soria CS24 taldeko Javier Barriosekin Bikote Mixtoen bigarren postua lortu zuen.
17 Urtez Azpiko mailari dagokionez, domina bikoitza lortu zuen Amaia Torralbak (CB Belchemer). Lehendabizikoa banakako lehiaketan eskuratu zuen eta bigarrena CB Ovidedoko Laura Álvarezekin batera Emakumezkoen binakako lehian.