Joan zen larunbatean, hilak 12, Sailkapenerako balio zuen Alfajaringo Txapelketa lehiatua izan zen eta Estatu osoko 150 kirolari inguruk parte hartu zuten 13, 15 eta 19 urtez azpiko kategorietan. Haien artean, 27 nafar izan ziren. Hain zuzen ere, Azpilagaña, CB Belmecher eta Lizarra Badminton taldekideak.
Guztiek lan bikaina sinatu zuten. Izan ere, podiumera igo ziren bederatzi aldiz, horietariko lautan, tokirik altuenera.
Lehendabiziko albiste onak 13 urtez azpiko kategorian etorri ziren. Azpilagaña BT-ko kide Ainhoa Larraya garaile izan zen eta Belmecher BT-ko Nerea Eraso bigarren. Binakako lehia mistoan, Ainhoa Larraya eta Asier Delgado (Azpilagaña BT) txapeldunak izan ziren.
Nafarren beste bi urrezko dominak 19 urtez azpiko kategorian lortu ziren izen propio bat nagusituz: Amaia Torralba (Belmecher BT) hoberena izan zen bai banakako lehian, bai binakakoan Marta González katalanarekin (Granollers BT).
Beste lau nafar txapeldun orde izan ziren: 11 urtez azpiko kategoriako banakako lehiaketan Blanca Cantón (Belmecher BT) eta Íñigo Jiménez; Amaia San Martín (Azpiligaña BT) 15 urtez azpiko kategoriako binanako mistoan Lukas Bollo gipuzkoarrarekin (Aldapeta BT) eta Andrés Izu (Lizarra BT) ere txapeldunorde izan zen 19 urtez azpiko ginonezko mistoan Daniel Garzarán terueldarrarekin.
Sarituen zerrenda:
11 Urtez Azpiko Kategorian:
• Blanca Canton (Belmecher BT): Emakumezko banakako txapeldunordea
• Iñigo Jiménez (Azpilagaña BT): Gizonezko banakako txapeldunordea
13 Urtez Azpiko Kategorian:
• Ainhoa Larraya (Azpilagaña BT): Emakumezko banakako txapelduna
• Nerea Eraso (Belmecher BT): Emakumezko banakako txapeldunordea
• Ainhoa Larraya eta Asier Delgado (Azpilagaña BT): Binakako mistoko txapeldunak
15 Urtez Azpiko Kategorian:
• Amaia San Martín (Azpilagaña BT) eta Lukas Bollo (Aldapeta): Binakako mistoko txapeldunordeak
19 Urtez Azpiko Kategorian:
• Amaia Torralba (Belmecher BT): Emakumezko banakako txapelduna
• Amaia Torralba (Belmecher BT) eta Marta González (Granollers BT): Binakako mistoko txapeldunak
• Andres Izu (Lizarra BT) eta Daniel Garzarán (Teruel BT): Binakako mistoko txapeldunordeak