BÁDMINTON Hace 7 años

Talde nafrrak Liga Nazionalean eta Euskal Ligan

Talde nafrrak Liga Nazionalean eta Euskal Ligan

Joan zen asteburuan gure kirolariak etxetik kanpo aritu ziren bai 1. Maila Nazionalean, bai Euskal Ligan borrokatzeko.

 

Espainia mailako lehian, Lizarrako Badminton Taldeak A Coruñara bidaiatu zuen hirugarren txanda lehiatzeko eta garaipena behar zuten jaisteko postuetatik ateratzeko.

 

Hiru partidutik bitan irabazi zuten. Lehenengoan, Mercapinturas Almería gainditu zuten (5/2). Garaipen garrantzitsua puntu berdinak zituztelako. Ondoren,  galdu egin zuten (5/2) San Amaro galiziarraren aurka, eta azkenik Oviedo B-ri 4-3 gailendi zioten lehia handiko norgehiagokan.

 

Emaitza hauek lizartarrak jaisteko postuetatik bederatzi puntura uzten dituzte eta denboraldiko helburua hurbilago dago datorren jardunaldian azken bi sailkatuen kontra jokatuko dutelako. Irabaziz gero, maila mantenduko dute.

 

Euskal Ligako liderrak

 

Igandean, Lizarra BT-ko bi taldeek, Azpilagaña BT-k eta Belmecher BT-k Euskal Ligako bigarren jardunaldia aurpegiratu zuten.

 

Emaitzak birpasatzen baditugu, Belmecherrek hiru partidutik bat galdu zuen arren, C Multzoko liderra da Aronova gasteiztarraren eta Sarea donostiarraren aurrean.L

 

A Multzoan, Azpilagaña bigarrena da eta Lizarra B, hirugarrena. B Multzoan, Lizarra C bigarren posizioan dugu.

 

Hirugarren jardunaldia Nafarroan otsailaren 10ean izango da. Hain zuzen ere, Iruñean.

 

Euskal Ligako sailkapenak erantsitako dokumentuan kontsulta dezakezu

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados