Gure kirolariek konpromesu bikoitza izan zuten abenduaren 8ko eta 9ko asteburuan. Alde batetik, parte hartu zuten Kantabriako Soto herrian izandako 11, 15 eta 19 urtez azpiko kategorietako Lurralde Txapelketan (ranking-erako balio izan zuen); eta bestetik, Zaragozako Alfajarinen izandako 15 eta 19 urtez azpiko Master Nazionalean.
Belmecher eta Azpilagaña taldeetako 4 kirolari aritu ziren iparraldeko lehiaketan. Íñigo Jiménezek (Azpilagaña BT) 11 urtez azpiko banakako txapelketa irabazi zuen eta Mara Bujandak (Belmecher BT) berdina egin zuen 15 urtez azpiko emakumezko binakako lehian Carla Cantero kantabriarrarekin.
Beste garaipen bat Aragoitan
Berriro lehen aipatutako taldeek Nafarroa ordezkatu zuten Aragoitan. Amaia Torralba protagonista izan zen emakumezko binakako lehiaketa irabaziz Granollers BT-ko Marta González bikotekidearekin. Finalean Lucía Escribano eta Laura Pedrajas madrildarrei gailendu zieten.
Garaipen honetaz gain, Amaia hirugarren izan zen banakako lehiaketan.