Nafarroako Kirol Jokoetako banakako modalitatearen Lehenengo Jardunaldia lehiatua izan zen larunbatean, hilak 27, Lizarreria Kiroldegian. Bertan, 11, 13 eta 15 kategorietako Azpilagaña, Belmecher, Lizarra eta Tuterako Santa Ana Eskola taldeetako 85 jokalrik parte hartu zuten.
Azpilagaña eta Belmecher taldeak nagusitu ziren podiumetan.
11 urtez azpiko kategorian Blanca Cantónek (Belmecher BT) Íñigo Jiménez(Azpilagaña BT) irabazi zuen; 13 urtez azpikoan talde iruindarrak mendekua hartu zuen bere kideak Daniel Jiménez txapeldun eta Asier Delgado txapeldunorde izanez; eta azkenik, Belmecher taldeko 15 urtez azpiko kategoriako kideek Amaia Torralba (txapeldun) eta Daniel Antoñanzas (txapeldunorde) gauza bera egin zuten.
Txapeldunorde Cerdanyolan
Herri katalanan izandako 7 Izarreko Gazte Masterrean ere nafarrak aritu ziren eta Belmecher taldeko kide Stanislav Vovchenko bigarren izan zen 17 urtez azpiko binakako lehiaketa mistoan Adrián Melero (Granollers BT) bikotekidearekin.