Joan zen asteburuan, hilak 13 eta 14, Lizarrako 13 eta 17 Urtez Azpiko Gazte Masterra lehiatu zen Lizarreria Kiroldegia. Estatuko 140 jokalarik parte hartu zuten eta horietariko 22 Nafarroako Taldeetako kideak ziren.
Belmecher Badminton Taldeak 11 jokalari aukeztu zituen, Azpilagaña Badminton Taldeak 6 eta Estella Badminton Taldeak 5.
Gure kirolariek paper ona sinatu zuten, batez ere 13 urtez azpiko kategorian non podiumera lau aldiz igo ziren.
Belmecher Badiminton Taldeko kide Nerea Erasok bi domina lortu zituen: alde batetik, brontzezkoa banakako emakumezko lehiaketan, eta bestetik, urrezkoa binakako mistoan Javier Sobrino soriarrarekin (Soria-CS24 BT).
Nafarren beste bi dominak binakako lehiaketan lortu ziren. Paula Fernandez eta Leire de Antonio (Estella BT) eta Irache Sola eta Edurne Landa (Belmecher BT) hirugarrenak izan ziren emakumezko binakako kategorian.
Argazkiak ikusi ditzakezu ondorengo estekaren bitartez:
http://www.badmintonnavarra.com/foto/184/Master-Sub-13-y-Sub-17-de-Estella-141018