• Talde lizartarrak garaipen bat eta bi porrot sinatu zituen estrinaldian
1. Mailako Taldekako Liga martxan jarri zen urriaren lehenengo asteburuan Oviedoko El Corredoria Arena-n non lehiatuak izan ziren lehendabiziko hiru jardunaldiak. Bere estreinaldian Lizarrako taldeak garaipen bat eta bi porrot protagoniza zituen.
Parte hartu zuten taldekideak: David Gómez de Segura, David Manzano, Michael Jeynes, Andoni Azurmendi, Naia Daza, Ana Montoya, Laura Montoya eta María Martínez.
Larunbateko lehenengo jardunaldian nafarrek As Neves galiziarren aurka jokatu zuten, Ligako indartsuenetariko bat. Lehia handiko duelu izan arren, galiziarrek 5/2 irabazi zuten.
Larunbateko bigarren jardunaldian ere galdu zuten. Kasu honetan Caser Clear Madrid-en kontra. Talde madrildarrek asko fitxatu du.
Azkenik, igandean garaipena lortu zuten Bellaterra BT katalanaren aurka. Emaitza hauek sailkapeneko 12. posizioan kokatu zituzten nafarrak.
Ligako hurrengo norgehiagokak Alicanten azaroan izango dira.