15 eta 19 urtez azpiko 6 izarreko Guadalajarako Gazte Masterra lehiatua izan zen Guadalajaran bertan joan zen asteburuan.
Kategoria hauen denboraldi berriko lehenengo estatu mailako txapelketa izan zen eta bertan Amaia Torralba Ezkurdiak parte hartu zuen Nafarroa eta Belmecher Badminon Kluba ordezkatuz.
Raketista nafarrek parte hartu zuen 15 urtez azpiko Emakumezko Banakako eta Binakako lehiaketetan eta bietan urrezko domina irabazi zuen. Binakako modalitatean, Amaiak Marta Gonzalez Granollers Badminton taldekidearekin jokatu zuen.