Lizarrako Belmecher Badminton Taldeko jokalari Amaia Torralba Ezkurdia eta klub honetako eta Nafarroako Federazioko teknikari Patricia Perez parte hartzen ari dira Espainiako eta Andaluziako Federazioek Montillan antolatutako "Emakumea eta Kirola" jardunaldietan.
Jardunaldi hauek Emakumezko Binakako modalitatean gauzatzen ari dira eta Binakako lehiaketan aditua den Wojciech Szkudlarczyk poloniarra, gaurko 15 urtez azpiko kategoriako hautatzaile Patricia Perez, jokalari internazionala Laura Molina, absolutu kategoriako hautatzaile eta Carlos Longo saioak zuzentzen ari dira, beste teknikari eta jokalari ospetsuekin batera.
Jokalari andaluziarrak ez ezik, Gaztelu-Mantxako raketistak eta Amaia Torralba Ezkurdia nafarra ere gonbidatuak izan dira. Guztira, 13, 15, 17 eta 19 urtez azpiko kategorietako 35 jokalari dira.
Aldi berean, teknikariak emakumezko binakako modalitateari buruzko formakuntza jasotzen ari dira.