BÁDMINTON Hace 7 años

Azpilagaña Ikastetxea, Espainiako Txapelduna

Azpilagaña Ikastetxea, Espainiako Txapelduna

"Badminton +" izeneko programaren barne dagoen Ikastetxeen Arteko Espainiako Txapelketa lehiatua izan zen ekainaren 22tik 24ra Guadalajarako San Jose Kiroldegian. Bertan 15 ikastetxeko 80 kirolarik parte hartu zuten.

 

Azpilagaña Ikastetxeak Nafarroa ordezkatu zuen. Aitor San Martin, Daniel Jimenez, Asier Delgado, Maider Fernandez eta Ainhoa Larraya raketistek eta Ivan San Martin teknikariak espedizio nafarra osatu zuten. Guztien lan bikainari esker, ez zuten partidarik galdu eta titulua lortu zuten.

 

Sailkapen-fasean lau taldeko multzo batean itzuli bateko ligaxka lehiatu zuten. Nafarrek 5-0 irabazi zituzten partida guztiak. Aurkariak Mallorcako CIDE, Ciudad Realeko Manuel Clemente II.a eta Palenciako Blas Sierra ikastetxeak izan ziren.

 

Modu berean, final-laurdenetan iruindarrek 5-0 irabazi zituzten Boadilla del Monteko Helade ikastetxeko neska eta mutilak.

 

Podiumera hurbiltzen ari zirenean Zaragozako Juan XXIII.a zentroaren aurka lehiakatu zuten. Bi taldeek ez zuten porrota ezagutzen. Lehia handiko partida honetan nafarrek 3-2 irabazi zuten finalerako sailkatuz. Finalean itxoiten ari zen Jaeneko Arjonilla herriko Garcia Morente Lehenengo eta Haur Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa bere finalerdian Adapeta donostiarra gainditu eta gero.

 

Finala berriro partida berdintsua izan zen eta nafarrek esfortzu handia egin behar zuten azkenik 3-2 irabazteko eta Espainiako Ikastetxerik onena izateko Badminton jokatzen.

📸 Más imágenes