Datorren asteburuan, martxoaren 17 eta 18an Lizarreria Kiroldegian 11 urte azpiko eta absolutu kategorietako Master Nazionala lehiatuko da. Espainiako Badminton Federazioaren egutegiko torneo klasiko bat da.
97 kirolarik parte hartuko dute. Haien artean, urtero bezala, Pablo Abian olinpiarra egongo da, 16 aldiz Espainiako Txapelduna izan dena.