Joan zen asteburuan Valladolideko Tordesillas herrian lehiatu zen 15 eta 19 urte azpiko kategorietako Gazte Masterra. Lizarra Badminton Taldeko raketistek lan bikaina egin zuten podiumera 3 aldiz igoz.
• Amaia Torralba: 15 urte azpiko kategoriako Emakumezkoen Banakako Txapelketako Txapelduna
• Ander Cubillas eta Sonia Martínez (CB Olímpia Torrelavega): 15 urte azpiko kategoriako Binakako Mistoko Txapeldunordeak
• Ander Cubillas eta Juan Cantón: 15 urte azpiko kategoriako Gizonezkoen Binakako Txapelketako 3. sailkatuak