BÁDMINTON Hace 8 años

Amaia Torralba berriro Espainiako Selekzioarekin

Amaia Torralba berriro Espainiako Selekzioarekin

Espainiako Selekzioak Amaia Torralba Ezkurdia hautatu du berriro Belgikako  Victor Jot Txapelketa Internazionalean parte har dezan. Edegem hirian lehiatuko den torneo honetan, raketista nafarrak parte hartuko du 15 urte azpiko kategoriako banakako eta binakako lehiaketetan. Marta Gonzalez katalana bere bikotekidea izango da.

 

Kazaneko Europako Txapelketan 9. postua lortu eta gero, Amaia ilusioz gainezka bidaiatuko du Belgikara podiumera igotzeko asmoz. 

 

Ez da bere lehendabiziko aldiz izango torneo honetan iaz parte hartu baitzuen Nafarroako Federazioa ordezkatuz. 

 

Txapelketa honek 11, 13, 15 eta 17 kategorietako kirolari internazional ugari biltzen ditu eta batzuk badmintonen esperientzia handia duten herritatik datoz. Alegia, Danimarkatik, Suediatik, Alemaniatik edo Errusiatik.


Fuente original: Ver en Bádminton