Raketista nafarrak lehenengo txanda gainditu zuen eta emaitza txalogarria da estreinatzen zelako mota honetako txapelketa batean. 15 urte azpiko Europako Torneo hau lehiatu zen Errusian (Kazan) otsailaren 14tik 18ra.
Lehiaketan parte hartu baino lehen, Amaia kontzentratu zen Madrilgo Errendimendu Handiko Zentroko instalazioetan, non besteak bestek, Carolina Marin txapeldun olinpiarrak entrenatzen du. Han Espainiako Selekzioko kideek txapelketa prestatu zuten elkarrekin.
Nahiz eta bere estreinaldia izan, hasieratik Amaia Torralba gogor ematera atera zen eta ez zituen urduriak nabarmendu. Binakako txapelketa mistoan hasi zen eta bi sets erosoz irabazi eta gero, 9. postua ziurtatu zuen. Final-laurdenetan sartzeko partiduan hirugarren set-a jokatzera behartu zuten eta diploma eskuratzetik gertu geratu ziren.
Gauzak horrela, jokalari gazte honen jokabidea bikaina eta maila handikoa izan zen.