BÁDMINTON Hace 8 años

Lizarra Badminton Taldeak kategoriari eutsi dio

Lizarra Badminton Taldeak kategoriari eutsi dio

Azken jardunaldian denboraldiko helburua lortu zuen

 

Joan den asteburuan Gijonen amaitu zen Liga Nazionaleko 1. Maila.

 

Talde lizartarraren helburua zen maila mantentzea ahalik eta lehen azken jardunaldietako sorpresak eta urduri finalak saihesteko. 

 

Nafarrek azken jardunaldiko lehendabiziko partiduan lortu zuten hasieratik erakutsitako kontzentraziori esker, Hoyo de Manzanares 5-2 irabazi zutelako. Honekin batera, Palmak Almeriaren aurkako jasotako porrot ustekabekoak (almeriarrak azken posizioan zebiltzaten) permanentzia eman zion matematikoki Lizarra Badminton Taldeari. Gauzak horrela, lizartarrek presiorik gabe jokatu zituzten falta zitzaizkien bi partiduak. 

 

Larunbat arratsaldeko Torrejon Paracuellos taldearen aurkako partidua oso berdintsua izan zen. Nahiz eta aurkaria bosgarren izan eta Ohorezko Mailara igotzeko aukerak eduki, lizartarrek gutxienekoagatik galdu zuten.

 

Gauza bera gertatu zen igandeko jardunaldian non nafarrek Alicanteren kontra borrokatu zuten. Alegia, bigarren sailkatua. Berriro lehia handiko partiduak protagonizatu zituzten 4-3 galduz. 

 

Jardunaldi guztien zehar erakutsitako konpromiso eta esfortzuari esker, Lizarra Badminton Taldeak denboraldia amaitu du 11. posizioan, jaitsiera postuetatik 9 puntura, eta Lehenengo Maila Nazionaleko kategoria mantenduz.

 

Azken jardunaldi honetan taldea osatu zuten kirolariak honako hauek izan ziren: Nerea Diaz, Nelly Iriberri, Ana Montoya, Laura Montoya, Andoni Azurmendi, Michael Jeynes eta Roberto Ruiz de Larramendi.