Lizarra BT mailari eusteko helburutik gertu
Joan den asteburuan, Lizarrakoek Galapagarrera bidaitu zuten 1. Maila Nazionaleko 4. eta azken-aurreko jardunaldia lehiatzera. Helburua zen hiru partidatik gutxienez bat irabaztea sailkapeneko erdian jarraitzeko eta mailari eusteko helburutik gertuago geratzeko.
Zorionez, garaipena asteburuko lehendabiziko partiduan iritsi zen. Nahiz eta Madrilgo Caser Clear taldearen aurkako partiduak beti zailtasun handikoak izan, larunbat goizean nafarrek beldur guztiak gainditu zituzten. Binakakoak lehia handiko partidak ziren baina nafarrek hirurak irabazi zituzten. Ondoren, gizonezkoen banakako dueluan behin-betiko puntua iritsi zen. Emaitza finala 4-3koa izan zen.
Hurrengo aurkaria bigarren sailkatua izan zen. Alegia, Valentziako San Fernando Kluba. Nahiz eta gureek emakumezkoen binakako partidua irabazten hasi, hurrengoetan valentziarrek argi utzi zuten sasoian daudela 6-1 irabaziz.
Azkenik, igandean Malagako Jorge Guillen aurkako norgehiagokan lizartarrek aurreko partiduetan egindako esfortzua nabaritu zuten (5-2).
Gauzak horrela, Lizarra Badminton Taldea sailkapeneko 11. posizioan dago 15 punturekin. Alegia, erdiko postuan. Horregatik, garaipen bat edo beharko du otsailaren 3 eta 4an Gijonen lehiatuko den azken jardunaldian. Horretarako, presioa eta aurten izandako zorte txarra gainditu beharko dituzte 1. Maila Nazionalean berriro mantentzkeo.
Taldekideak: Ainara Landa, Maria Puy Iriberri, Nelly Iriberri, Laura Montoya, Andoni Azurmendi, Michael Jeynes, Roberto Ruiz de Larramendi eta Iñigo Urra.