BÁDMINTON Hace 8 años

Garaipenez gainezkako asteburua

Garaipenez gainezkako asteburua

Joan den asteburuan, Lizarra eta Azpilagaña Badminton Taldeetako kideek bi sailkapen-lehiaketa izan zituzten. Alde batetik, larunbatean Alfajarinen lehiatu zena, non 13, 15 eta 17 urte azpiko kategoriakoek parte hartu zuten ; eta bestetik, igandekoa, Solaresen izan zena, 11 urte azpiko jokalariei zuzenduta. 

 

Guztira 16 aldiz igo ziren podiumera. 11 Alfajarinen eta 5 Solaresen 8 txapeldun nafar izanez.

 

Alfajarineko Txapelketa

 

13 urte azpiko kategoria:

• Marta Bujanda: Emakumezkoen Banakako Txapelketako Txapeldunordea 

• Aaron Leoné: Gizonezkoen Banakako Txapelketako Txapeldunordea

• Marta Bujanda eta Carla Cantero (Olimpia Torrelavega BT): Emakumezkoen Binakako Txapelketako Txapeldunak

• Nerea Eraso eta Aaron Leoné: Binakako Txapelketa Mistoko Txapeldunordeak 

 

15 urte azpiko kategoria:

• Stanislav Vovchenko: Gizonezkoen Banakako Txapelketako Txapeldunordea

• Amaia Torralba: Emakumezkoen Banakako Txapelketako Txapeldunordea

• Amaia Torralba eta Marta González (Granollers BT): Emakumezkoen Binakako Txapelketako Txapeldunak

• Stanislav Vovchenko eta Suresh Martínez (Bianconero BT): Gizonezkoen Binakako Txapelketako Txapeldunak

• Carlos Sanz de Acedo eta Konrad Ludwick (Bianconero BT): Gizonezkoen Binakako Txapelketako Txapeldunordeak

• Ander Cubillas eta Sonia Martínez (Olimpia Torrelavega BT): Binakako Txapelketa Mistoko Txapeldunak

 

17 urte azpiko kategoria:

• David Ganuza eta Hugo Lera (Olimpia Torrelavega BT): Gizonezkoen Binakako Txapelketako Txapeldunak

 

Solareseko Txapelketa:

11 urte azpiko:

• Daniel Jiménez (Azpilagaña BT): Gizonezkoen Banakako Txapelketako Txapelduna 

• Aitor San Martín (Azpilagaña BT): Gizonezkoen Banakako Txapelketako Txapeldunordea

• Ainhoa Larraya (Azpilagaña BT): Emakumezkoen Banakako Txapelketako Txapelduna 

• Ane Baigorri (Azpilagaña BT): Emakumezkoen Banakako Txapelketako Txapeldunordea

• Daniel Jiménez eta Aitor San Martín (CB Azpilagaña): Gizonezkoen Binakako Txapelketako Txapeldunak


📸 Más imágenes