Pasa zen igandean, hilak 7 Donostian lehiatu zen 19 eta 15 Urte Azpiko kategoriako lurralde sailkapen-txapelketa eta Lizarra eta Azpilagaña Taldeetako kideek maila bikaina erakutsi zuten. Batez ere 15 Urte Azpiko kategorian non 5 aldiz igo ziren podiumera.
• Gizonezkoen Banakakoa: Daniel Antoñanzas (Lizarra BT): Hirugarrena.
• Emakumezkoen Banakakoa: Paula Fernandez (Lizarra BT): Hirugarrena.
• Gizonezkoen Binakakoa: Daniel Antoñanzas eta Marcos Bernad (Azpilagaña BT): Txapeldunordeak.
• Emakumezkoen Binakakoa: Paula Fernandez eta Leire de Antonio txapeldunak eta Paula Echarri eta Eider Pelaez txapeldunordeak izan ziren. Guztiak Lizarra BT-ko kideak.