Lizarra Badminton Taldea sailkapeneko zonalde epelera itzuli da
Pasa zen asteburuan lizartarrek emaitza onak protagonizatu zituzten Valentzian lehiatutako Lehenengo Maila Nazionaleko bigarren txandan. Aurreko jardunaldian kale egin ondoren, garaipenak behar zituzten sailkapeneko zonalde epelera itzultzeko eta esfortzu handiz lortu zuten.
Larunbateko lehenengo partidan nafarrek Ohorezko Mailatik jaitsi den Mercapinturas Almeriaren aurka jokatu zuten eta alineazio ongi hautatzeagatik eta egindako joku onarengatik Egako hirikoek 4-3 irabazi zuten espedizioa bultzatuz Eivissaren aurkako bigarren partidari begira.
Talde eivisarra maila handikoa da bere jokalarien artean hainbat alditan izan den Espainiako Txapeldunak Javier Abiánek jokatzen baitu. Bestalde, Lizarrakoek maila handiko badminton jokatu zuten eta berriro 4-3 irabazi zuten. Gainera, azpimarratzekoa da galdu zituzten hiru partidak, azken set-ean erabaki zirela hunkigarriak izanda.
Igandean azken esfortzua egin behar zen Ovideo B talde zailaren aurkako partidak aurrera ateratzeko. Pistan eta harmailetan tenstsio handiko duelu izan ondoren, asturiarrak 3-4 nagusitu zuren.
Gauzak horrela, emaitza onak izan ziren taldea 9. posizioan (7. eta 8.-ekin berdinduz) uzten dutelako. Taldea osatu zuten kirolariak honako hauek izan ziren: Nelly Iriberrri, Mª Puy Iriberri, Laura Montoya, Nerea Díaz, Mario García, Íñigo Urra, Roberto Juániz eta Andoni Azurmendi.
Orain abenduan Bartzelonako La Garriga herrian izango duten hirugarren jardunaldia prestatzen hasi dira. Seguraski, bigarrena bezain hunkigarria eta berdintsua izango da.
Sailkapena kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan.