BÁDMINTON Hace 8 años

Nafarren paper ona Alfajarineko TTR-n

Nafarren paper ona Alfajarineko TTR-n

Urriaren 14an (larunbata) Aragoiko Alfajarin herrian Lurraldeko Ranking Nazionalerako baliogarria den Txapelketa lehiatu zen 11, 13, 15 eta 17 Urtez Azpiko kategorietan. Lizarra Badminton Taldeko eta Azpilagaña Taldeko 20 kirolari nafar inguruk parte hartu zuten.

Gure kirolariek paper ona egin zuten podiumera 10 aldiz igo baitziren. 4 aldiz tokirik altuenera eta beste 6 txapeldunordearen tokira.

Bereziki azpimarratzekoa da Amaia Torralbaren emanaldia. Lizarra Badminton Taldekidea txapeldun izan zen Emakumezko Banakako 15 Urte Azpiko kategorian eta Emakumezko Binakako 17 Urte Azpiko kategorian.

Gizonezko kategorian ere nafar batek garaipen bikoitza lortu zuen. Stanislav Vovchenko Lizarrako taldekide hoberena izan zen Binakako 15 Urtez Azpiko eta Banakako 17 Urtez Azpiko kategorietan.

Juan Cantonek eta Ander Cubillasek beste bi urrezko dominak lortu zituzten elkarrekin. Lizarra Taldekideak Gizonezko Binakako 17 Urtez Azpiko txapeldunak izan ziren.

Bezain aipagarria da Ainhoa Larrayaren papera. 11 Urtez Azpiko Azpilagaña Taldekidea Nafarroako espedizioko gazteenetariko bat zen eta txapeldunorde izatea lortu zuen Haur Kategorian.

Ondorengo kirolariek palmares nafarra biribildu zuten:

Aaron Leone (Lizarra BT): 2. Sailkatu Gizonezko Banakako 13 Urtez Azpiko kategorian.

Nerea Eraso (Lizarra BT) 2. Sailkatu Emakumezko Banakako 13 Urtez Azpiko kategorian.

 

Aaron Leone eta Nerea Eraso: Txapeldunordeak Binakako 13 Urtez Azpiko kategoria Mistoan.

 

David Ganuza eta Alba Larrion (Lizarra BT): Txapeldunordeak Binakako 17 Urtez Azpiko kategoria Mistoan.

Argazki gehiago ikusi lotura honen bitartez

 

📸 Más imágenes