Oviedoko El Corredoria Arenan Taldekako Lehenengo Mailako Ligako lehenengo 3. jardunaldiak lehiakatu ziren eta Lizarra Badminton Taldeak garaipen bat eta bi porrot protagonizatu zituen.
Larunbateko estreinaldian nafarrek Palma 4-3 irabazi zuten. Hain zuzen ere, binakako gizonezko eta emakumezko kategorietan, banakako gizonezko partda batean eta emakumezko beste batean nagusitu ziren. Banakako beste biak eta mistoa galdu zituzten.
Larunbateko arratsaldeko bigarren jardunaldian Galiziako As Neves talde indartsuak bere maila inposatu zuen nafarrak 5-2 irabaziz. Lizartarrek soilik binakakoek eta banakako emakumezkoak irabazi zituzten.
Igande goizean jaso zuten bigarren porrota Bellaterra kataluniarren aurla (6-1). Soilik binakako emakumezko partida irabazi zuten.
Gauzak horrela, CB Estella sailkapeneko 12. postuan dago.
Patricia Pérezek gidatutako taldean parte hartu zuten: Roberto Juánizek, Íñigo Urrak, Andoni Azurmendik eta Stanislav Vovchenkok gizonezkoetan; eta Nelly Iriberrik, Laura Montoyak, Puy Iriberrrik eta Amaia Torralbak emakumezkoetan.
Hurrengo ligako jardunaldiak Valentzian azaroan lehiakatuko dira.