Lizarra Badminton Taldeak bidalitako kronika
Denboraldiari amaiera emateko, Angel Urra eta Alvaro Iborra Errioxako Lardero udalerrira joan ziren, eta han jokatu zuten 15 urtez azpiko, 17 urtez azpiko, Absolutu eta Senior mailetakoei zuzendutako Errioxako TOP TTR, gizonezkoen banakako eta binakako kategorian parte hartuz.
Gizonezko binakakoan lehen aurkariei irabaztea lortu zuten, baina ez zuten lortu kanporaketatik pasatzea, multzoen fasean multzoburuen aurka galdu baitzuten; banakakoan, Angel Urrak finalerdietara iristea lortu zuen, eta Alvaro Iborrak berriz zorte txarra izan zuen eta lesio batek uztera behartu zuen zoritxarreko ekintzaren ondorioz. Lizarra Badminton Taldearen partez, azkar eta indarberrituta itzultzea opa diogu.
EMAITZARIK NABARMENA:
Angel Urraren 3. postua gizonezkoen banakako lehian.
Argazkia: CBE.