Aurreko asteburuan, Liga Nazionaleko lehen kategoriako azken hiru jardunaldiak jokatu ziren Granollerseko Pavelló del Congost delakoan. Hara joan zen Club Bádminton Estella, Iñigo Echarri, Leire De Antonio eta Eider Peláez jokalari kanteroek debuta egin zuten talde batekin.
Lehen norgehiagoka Club Bádminton Pitiusen aurka izan zen, sailkapen orokorrean bigarren sailkatuak eta partida irabazi zutenak.
Larunbateko arratsaldeko norgehiagoka Club Athlos taldearen aurka izan zen. Sailkapeneko laugarrenak ziren, hirugarrenekin berdinduta. Azkenean gureak ezin izan zuten garaipena lortu.
Igandeko jardunaldian, Bádminton Lizarra pabiloira atera zen denboraldia jokoan zegoela jakinda. Helburu horrekin jokatu zen partida bakoitza borrokatuz, eta merezitako 5-2 partidarekin amaitu zen Lizarrakoentzat.
Garaipenarekin lasaitasuna lortu zuten Lizarrakoek. Izan ere, aurten ere Kluben Liga Nazionaleko goi-mailako kategorian jarraitzen dute. Bederatzigarren postuan geratu dira, seigarrenarekin berdinduta.