Martxoaren 11n Nafarroako Kirol Jokoen bigarren jardunaldia egin zen. Guztira 99 kirolari bildu ziren Lizarraldea BHIn, badmintonaz gozatzeko.
Berriro ere, jokoa, adiskidetasuna eta giro ona nabarmendu ziren NKJen jardunaldi honetan. Belmecher, Estella eta Pamplona klubetako jokalariak bertsiorik onena eskaintzen saiatu ziren, lehen postuak eskuratzeko.
Honekin batera doan PDFan kategorien azken posizioak kontsulta daitezke.
NKJen hurrengo hitzordua apirilaren 15ean izango da, Lizarraldea BHIn.