BÁDMINTON Hace 3 años

13 urtez azpikoen eta 17 urtez azpikoen Alfajarín masterra (N4)

13 urtez azpikoen eta 17 urtez azpikoen Alfajarín masterra (N4)

Joan den asteburuan, 13 urtez azpikoen eta 17 urtez azpikoen masterra egin zen Alfajarinen. Bádminton Pamplona eta Bádminton Estella klubetako kirolariek hartu zuten parte bertan.

Bádminton Pamplona

13 urtez azpikoen kategorian, Marco Garcíak bosgarren postua lortu zuen. Binaka, Xabier Lópezekin batera, 3. postua lortu zuen, txapeldunen aurrean partida handi bat eginda.

17 urtez azpikoen kategorian, bi brontzezko domina Ainhoa Larrayarentzat, IF17kategorian eta DF17an, Bádminton Soriako Daniela Corchónekin batera. Bosgarren postua Aitor San Martinentzat, binakako gizonezkoetan Iñigo Achoteguirekin (Aldapeta), eta ia finalerdietan sartu zen gizonezkoen banakako kategorian.

Bádminton Estella

hitzordu horretara Lizarrako, Irene Jimenez eta Ibai Garcés jokalariak ere joan ziren, baina ez zuten garaipena lortu binakako misto kategorian.

 

📸 Más imágenes