Iragan larunbatean, otsailaren 11n, Lizarraldea BHIn izan zen Nafarroako Kirol Jokoen lehen jardunaldia.
Goizeko 9:00etan hasi zen jardunaldia (19:00ak aldera amaitu zen), eta Club Bádminton Estellak antolatu zuen. Pistan 107 kirolari bildu ziren (Bádminton Pamplonako 45, Bádminton Belmecher-eko 33 eta Bádminton Estellako 29), eta guztira 222 partida jokatu ziren.
Giro handia izan zen Lizarran NKJen hasierako jardunaldi honekin. Erantsitako dokumentuan daude kategoria eta modalitate guztietako azken emaitzak.
Hurrengo jardunaldia (2. jardunaldia) martxoaren 11n (larunbata) izango da.