BÁDMINTON Hace 3 años

2022ko Espainiako Senior Txapelketa

2022ko Espainiako Senior Txapelketa

Joan den asteburuan, Gijónen (Asturias) egin zen 2022ko Espainiako Senior Txapelketa. Bertan, 17 autonomia-erkidegotako 90 klub nazionaletako 300 kirolari inguruk parte hartu zuten.

Nazio-mailako hitzordu horretan  Azpilagaña eta Lizarrako badminton klubetako zenbait kirolarik parte hartu zuten.

CB Azpilagañaren aldetik, Oliver Walla jokalariak urrezko domina irabazi zuen DM C1 modalitatean. Luis Antonio Morcillo (CB Azpilagaña) Álvaro Rangil zaragozarrarekin, zilarra lortu zuten.

Iván San Martín (CB Azpilagaña) DX B1en jokatu zuen, eta final-laurdenetan geratu zen.

Eta Club Bádminton Estellan honako jokalariak izan ziren: Mª Dolores Azparren, Sergio Juániz, Francisco Javier Baquedano eta Ángel Urra.

Hauek izan ziren emaitza nabarmenenak: M. Dolores Azparren, emakumezkoen banakako Espainiako txapeldunordea (SV+); Francisco Javier Baquedano, gizonezkoen Banakako Espainiako txapeldunordea (B2); eta Francisco Javier Baquedano eta Jesús Gómez (Club de Bádminton Escola Rosalía de Vigo), gizonezkoen B2 bikoteka Espainiako hirugarrenak.

Zorionak guztioi!

Esteka honetan sailkapen guztiak kontsulta daitezke (Espainiako Badminton Federazioa):

https://www.badminton.es/sport/winners.aspx?id=DCCD9EDE-9766-4015-BC40-72F9AE4DF09A

📸 Más imágenes