Joan den asteburuan, azaroaren 19an eta 20an, Sorian 13 eta 17 urtez azpiko, Absolutuko eta Seniorreji lurraldeko txapelketa sailkagarriak jokatu ziren. Larunbatean 13 eta 17 urtez azpiko lehiaketen txanda izan zen. Azpilagaña eta Belmecher klubetako kirolariek parte hartu zuten bertan eta etxera itzuli ziren hainbat dominarekin:
- Héctor Márquez - Iñigo Jiménez (CB Azpilagaña) urrea DM13 kategorian.
- Ainhoa Larraya (CB Azpilagaña) - Daniela Corchón (CS-Soria) urrea DF17 kategorian.
- Ainhoa Larraya (CB Azpilagaña) zilarra IF17 kategorian.
- Rocío Ajona (CB Belmecher) - Pablo Cirujano (CB Burguillos) zilarra DX13 kategorian.
- Héctor Márquez (CB Azpilagaña) brontzea IM13 kategorian.
Igandean txapelketa absolutua eta seniorra jokatu zen. Bertan Club Bádminton Estellako jokalari hauek parte hartu zuten: Raúl Arteaga, Rubén Boza, David Manzano, Sergio Juániz, Francisco Javier Baquedano eta Ángel Urra. Hauek izan ziren emaitza nabarmenenak: Francisco Javier Baquedano (gizonezkoen banakako txapelduna, A2); David Manzano eta Eduardo Bayón, Club Bádminton Valladolideko Unibertsitatekoak (gizonezkoen binakako txapeldunorde absolutua); Sergio Juániz eta Ángel Urra (gizonezkoen binakako txapeldunordea, A2); eta Angel Urra (hirugarren postua GGzonezkoen A2).