Lizarra Badminton Taldeak ordezkari bat izan zuen Kordoban izandako senior mailako txapelketa batean. Hain zuzen ere, Fernando García aritu zen rankingerako balio zuen torneo honetan.
Oso partida onak jokatu zituen arren, ez zuen saririk izan markagailuan. Hala ere, etorkizuneko lehiaketetarako balioko diote.
Emaitza osoak:
https://www.badminton.es/sport/tournament?id=58B58313-67DB-4C86-B1C2-DD70CCD056D4
Lizarra Badminton Taldearen hurrengo lehiaketa urriaren 8an izango da. Egun horretan, Gasteizera (Araba) joango da, 15 urtez azpikoen, 19 urtez azpikoen eta seniorren Lurralde Txapelketa jokatzera.