Absolutu mailako Zamora Hiriko N3 Master Nazionala lehiatua izan zen joandako asteburuan Ángel Nieto Kiroldegian.
Nafarroak Belmecher eta Lizarra badminton taldeetako jokalariak izan zituen. Belmecher-ek Carlos Sanz de Acedo, Nelly Iriberri eta Amaia Torralba jokalariak eta Patricia Pérez bere teknikaria aurkeztu zituen. David Manzano izan zen Lizarra BT-ko ordezkaria.
Amaia Torralbak zilarrezko domina lortu zuen bere lagun Laura Alvarezekin (Oviedo BT) emakumezkoen binakako lehian. Final-laurdenetako partida estua irabazi zuten, eta zuzenean finalerako sailkatu ziren. Finalean, L. Santos - H. Ojedaren aurka bi setetan galdu zuten.
Emakumezkoen banakako lehian jokalarien emanaldia ere ona izan zen: Amaia Torralbak final-laurdenetangaldu zuen S. Martinezen aurka; eta Nelly Iriberrik, A. Rissiren aurka ere galdu zuen final-laurdenetako partidua hirugarren set-era eraman ondoren.
David Manzanok ezin izan zuen taldeen fasea gainditu, eta ez zuen lortu kanporatze-koadroan sartzea. Hala ere, jokatutako partidak onak eta borrokatuak izan ziren.
Ondorengo estekaren bidez, informazio osoa aurkituko duzu:
https://www.badminton.es/sport/tournament?id=EDE8AA2F-95ED-4DD2-98A2-CD7F3AB1135D