Irailaren 10ean eta 11n Oviedon 13 eta 17 urtez azpikoen masterra egin zen Tudela Agüeria kiroldegian (Oviedo) eta bi kategorietako rankingeko erraketa onenak bildu ziren. Haien artean Belmecher, Lizarra eta Azpilagaña badminton taldekide batzuk.
Leonid Vovchenko, Joan Bonet eta Nerea Eraso jokalariek eta Patricia Pérez teknikariak Belmecher ordezkatu zuten.
17 urtez azpiko neskeen lehiaketan, Nerea Erasok urrezko domina lortu zuen Martina Peñarekin (Burgos BT) emakumezkoen binakako lehian. Multzoen fasean bi bikote gainditu zituzten bi jokutan eta finalerdietan gauza bera egin zuten Cide klubako C.Hernánen eta P.Hernánen aurka. Finalean Mar de San Amaro taldeko P. Noya/A.Prada-ren kontra 1. set galdu zuten arren, bigarrena eta hirugarrena irabazi zuten eta txapeldunak izendatu ziren. Torneo on bat egin ondoren, datorren asteburuan Ibizara doaz nazioarteko 17 urtez azpikoen txapelketan "borrokatzera".
Bestalde, Lizarra Badminton Taldeak sei jokalari eraman zituen Asturiasko lurretara: Leire de Antonio, Paula Fernández, Paula Echarri, Eider Yanqing Peláez, Sofía Villar eta Irati Baquedano. Hain zuzen ere, azken bi hauek lortu zuten hirugarren postua Emakumezkoen 13 urtez azpikoen Binakako kategorian.
Bezain txalogarriak izan ziren beste taldekideen emaitzak: 13 urtez beherakoen lehian, Irati Baquedanok oso partida estuan galdu zuen kategoriako 1. serie-buruaren aurka; eta 17 urtez azpikoen kategorian, bai Leire de Antonio eta Paula Fernándezek, bai Paula Echarrik eta Eider Yanqing Peláezek oso partida onak jokatu zituzten arren, galdu zituzten. Hala ere, etorkizuneko txapelketetan hobeto egiteko balioko zaizkie.
Lizarra Badminton taldekideen hurrengo torneoa irailaren 17an izango da. Egun horretan, Alfajarínera (Zaragoza) joango dira, 11 urtez azpikoen, 13 urtez azpikoen, 15 urtez azpikoen, 17 urtez azpikoen eta 19 urtez azpikoen lurralde-txapelketa jokatzera.
Eta, azkenik, Azpilagaña Badminton Taldeak Iñigo Jiménez jokalaria izan zuen pistan 13 urtez azpiko gizonezkoen banakakoan. B Multzoko sailkapenaren buru zen. Azkenik, nafarrak final laurdenetan galdu zuen Solar Yago Álamoko jokalariaren aurrean.
Ikusi emaitza guztiak