BÁDMINTON Hace 3 años

Garaipen nafarrak nazioarteko lehiaketatan

Garaipen nafarrak nazioarteko lehiaketatan

  • Amaya Torralbak bi domina lortu ditu Oviedon eta Luis Morcillok parte hartu zuen Senior mailako Europako Txapelketan

Udako oporrak pasa eta gero, badmintona kiroldegietara itzultzen ari da. Belmecher eta Azpilagaña taldeak ordezkatuak izan ziren nazioarteko mailako txapelketa pare batean.

Amaia Torralba, podiumera bitan Oviedon

Abuztuaren 12tik 13ra, Oviedon, Iberdrola Spanish Junior Nazioarteko Txapelketa jokatu zen, eta Amaia Torralba Ezkurdia Belmecher BT-ko jokalariak bi aldiz lortu zuen podiumera iristea, horietako batean, toki altuenera.

Urrezko domina lortu zuen Emakumezkoen Binakakoen kategorian, non nafarrak taldea osatzen baitzuen Laura Álvarez jokalariarekin, eta ez zuten set bat ere galdu txapelketa osoan. Finalean Alacanteko Elena Payá eta Ana Caballero gainditu zituzten (22/20 eta 21/16).

Binakakoen mistoan ez zuen zorte berdinik izan. Amaiak, Oviedoko Jesus de Burgosekin batera (Oviedo BT), Alacanteko Nikol Carullaren eta Rodrigo Sanjurjo galiziarraren kontra jokatu zuten finalean. Arerio hauek txapelketako zerrenda-buruak ziren.

Haiek menderatu zuten partida, eta, Torralbak eta De Burgosek batere erraza jarri ez bazuten ere, partida eta urrezko domina eraman zituzten 28 minutuko jokoaren ondoren (15/21 eta 21/7).

Senior mailako Europako Txapelketa

Bestalde, Luis Morcillo Bádminton Azpilagaña klubeko erraketistak Europako Senior Txapelketan parte hartu zuen, Liublianan (Eslovenia), abuztuaren 7tik 13ra.

Luisek 50 urtetik gorakoen kategorian parte hartu zuen, eta banakako lehian ez zuen zorte handirik izan, lehen txandan galdu baitzuen, Jacob Achleitner-Simonsen austriarraren kontra, eta horrek azken koadroan sartzea eragotzi zion.

Bikoteen arteko borrokan lortu zuen, eta, Álvaro Rangil zaragozarrarekin batera, hiru txanda gogor pasatzea lortu zuen. Azkenik, final-zortzirenetan galdu zuten Patrik Bjorkler suediarraren eta Bo Sorensen daniarraren aurka.

📸 Más imágenes