Larunbatean Gasteizko Lurralde Txapelketa Sailkagarria egin zen euskal hiriburuan, 15 urtetik azpikoen, 19 urtez azpikoen eta seniorren kategorietan. Hiru talde nafarretako kirolariak izan ziren bertan, CB Azpilagaña, CB Belmecher eta CB Estella taldekoak hain zuzen ere.
Club Badminton Estellako Fernando Garcíak, banakako gizonezkoen kategorian (A1/A2) garaipena lortu zuen; Garcíak berak eta Javier Campinak, Club Bádminton Gurea (Gasteiz), binakako gizonezkoen kategorian (A1/A2) irabaztea lortu zuten ere .
Hauekin batera hirugarren postuarekin egin ziren Sergio Juániz banakako gizonezkoen B1 kategorian, Ángel Urra banakako gizonezkoen B2 kategorian eta Sergio Juánizetay Ángel Urra binakako gizonezkoen B1 kategorian.
CB Belmecher taldeko Blanca Cantón jokalariak 15 urtez azpiko banakako kategoriako eta geroago, Patricia Peñaren laguntzarekin (CB Burgos) binakako kategoriako lehen postuak lortu zituen.
CB Azpilagañako taldeko jokalariek ondorengo lorpenak izan zituzten:
- Iván San Martin: zilarra Senior banakako B2 kategorian
- Iván San Martin eta Íñigo Bengoa (Bilbobad): Zilarra Senior binakako B1 kategorian
- Amaia San Martin eta Maider Fernández: Zilarra Binakako emakumezkoen 19 urtez azpikoen kategorian.
- Iñigo Jiménez: Brontzea 15 urtez azpiko banakako kategorian
- Aitor San Martin eta Maider Fernández: Brontzea 19 urtez azpikoen Binakako Mixto kategorian.
Jokatu beharreko datozen lehiaketak izango dira:
- Abenduaren 10etik 12ra, Ibizan: Espainiako "Txapeldun Bila" Txapelketa (13 urtez azpikoa)
- Abenduaren 11n, larunbata: Alfajarineko Lurralde Txapelketa Sailkagarria, 11, 13, 15, 17 eta 19 urtez azpiko kategorietarako.