BÁDMINTON Hace 4 años

Bosgarren postu bikoitza 17 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan

Bosgarren postu bikoitza 17 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan

Azaroaren 12tik 14ra, 17 urtez azpikoen Espainiako Txapelketa jokatu zen Kataluniako Granollers herrian. Txapelketa horretan, 140 jokalarik baino gehiagok parte hartu zuten, horietako bost Foru Komunitatekoak, hiru CB Belmecherrekoak eta beste biak CB Estella taldekoak.

Nafarroako bi taldeek bostgarren postuak lortu zituzten, eta emaitza bikaina izan zen, txapelketan kategoria horretako jokalari nazional onenak biltzen baitziren.

CB Belmecher-en aldetik, Eneko Etxarri, Maitane Echarri eta Nerea Erasok hartu zuten parte.Nerea Erasok lortu zuen bosTgarren postua Emakumezkoen Bikoteetan.

Eta CB Estella taldeari dagokionez, Paula Fernández eta Leire de Antonio izan ziren taldearen koloreak defendatu zituztenak, Nerea Erasorekin  lehian aritu eta bosgarren postua lortuz.

📸 Más imágenes