Martxoaren 13ko eta 14ko asteburuan Lizarra Badminton Taldea Gasteizen (Araba), Alfajarinen (Zaragoza) eta Soto de la Marinan (Kantabria) lehiakatu zuen.
Arabako hiribuan 15 urtez azpiko, 19 urtez azpiko eta senior kategorietako lurralde txapelketa izan zen eta ranking-erako balio zuen. Lizarra Badminton Taldeko ordezkariak honako hauek izan ziren: Irati Baquedano, Noa Vidán, Aimar Garín, Mikel Martínez de Estívariz, Ángel Aramendía, Iñigo Echarri, Paula Fernández, Leire de Antonio, Paula Echarri, Virginia Baquedano y Francisco Javier Baquedano.
Emaitarik onenak, ondorengoak izan ziren:
- Virginia Baquedano, txapelduna B1-B2ko binakako lehiaketa mistoan eta B2ko emakumezkoen binakakoan Cristina Irigoyenekin (Gurea Badminton Taldea).
- Francisco Javier Baquedano, txapelduna B2ko gizonezkoen banakakoan eta B1-B2ko binakako mistoan.
- Leire de Antonio eta Paula Fernández, txapeldunordeak 19 urtez azpikoen emakumezkoen binakakoan.
- Paula Echarri, hirugarrena 19 urtez azpikoen emakumezkoen binakakoan.
- Paula Fernández, hirugarrena 19 urtez azpikoen emakumezkoen binakakoan.
- Ángel Aramendía eta Iñigo Echarri, hirugarrenak 19 urtez azpikoen gizonezkoen binakakoan.
Beste aldetik, Alfajarinen lehiatua izan zen 15 urtez azpiko, absolutu eta senior mailetako lurralde txapelketa bat eta balio izan zuen ranking-erako ere bai. Bertan, Javier Martínez de Olcoz, Sergio Juániz eta Ángel Urra aritu ziren. Guztiak Lizarra Badminton Taldeko kideak dira. Emaitza nagusiak:
- Sergio Juániz, bigarrena B1eko gizonezkoen banakakoan eta B1-B2ko gizonezkoen binakakoan.
- Ángel Urra, bigarrena B1-B2ko gizonezkoen binakakoan eta hirugarrena B2ko gizonezkoen banakakoan.
Azkenik, Soto de la Marinan (Kantabria) 13 urtez azpiko, 17 urtez azpiko eta absolutu kategoriako kideak aritu ziren beste lurralde txapelketa batean (ranking-erako balio zuena). Hain zuzen ere, Lizarra Badminton Taldeko Laura Montoyak, Julen Echegaray-k eta David Manzanok parte hartu zuten.
Emaitza nabarmenena Laura Montoyak eta David Manzanok osatutako bikoteak lortu zuen, kategoria goreneko binakako misto modalitatean txapeldun geratu baitzen.