BÁDMINTON Hace 5 años

CB Azpilagañak, 13 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan brontzea lortu du

CB Azpilagañak, 13 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan brontzea lortu du

Abenduaren 11tik 13ra, Malagako Benalmádena herrian jokatu zen 13 Urtez azpikoen Espainiako Txapelketa. Bertan, 118 kirolarik parte hartu zuten, horietako hiru Badminton Azpilagaña klubekoak.

Nabarmentzekoa da Nafarroako eskuadrak podiumeko hirugarren mailara igotzea lortu zuela, Ainhoa Larrayaren lan handiari esker. Izan ere, finalerdietan erori zen (10/21 – 21/18 eta 16/21) Rocío Martín jokalariaren aurrean, geroago txapelduna bilakatu zena.

Mutilen aldean zorte gutxiago izan zen, Daniel Jiménezek ezin izan baitzuen Talde Fasetik pasatu. Honekin batera Aitor San Martinek, giharretako lesio baten ondorioz, ezin izan zuen jokatu Binakako Misto kategorian. Norbanakoen arteko norgehiagokan, lehen txandan erori zen, baina aurretik Rubén Carreras onubenseari set bat ateraz.

📸 Más imágenes