Abenduaren 5etik 7ra, Murtziako Las Torres de Cotillas herrian, Espainiako Senior Txapelketa izan zen. Luis Morcillo Badminton Azpilagaña klubeko jokalariak emanaldi bikaina egin zuen: urrezko bi domina lortu zituen, eta hurrengo Europako Txapelketarako sailkapena lortu zuen, Kroazian 2021eko ekainaren 20tik 27ra izango dena.
Lehenik eta behin, Luisek garaipena lortu zuen binakako modalitateko finalean, zarazozako Álvaro Rangilekin batera (21/16 – 18/21 eta 21/17).
Ondoren, bere lana biribildu egin zuen, norbanakoen konpetentzian arrakasta lortuz, binakakoetan bere bikotekidea izan zenari irabaziz (21/17 – 20/22 eta 21/7).